AZQUEN AFARIA, TRASCENDIENDO SIN IMPORTAR EL IDIOMA

LA ULTIMA CENA

Leonardo Da Vincik zazpi urte behar izan zituen “Azken Afaria” izenburudun bere artelan ospetsua amaitzeko.

12 apostoluak eta Jesus irudikatzen dituzten figurak benetako pertsonengan oinarrituz margotu zituen. Kristo margotzeko modeloa izango zen pertsona aukeratzen aurrenekoa izan zen. Da Vincik artelan hura margotuko zuela jakitean, ehunka gazte aurkeztu ziren haren aurrean aukeratuak izateko itxaropenez. Da Vincik bilatzen zuen aurpegiak inozentzia, bakea eta era berean edertasuna islatu behar zituen. Bekatuaren bizitza estuak sortzen dituen orbain eta aurpegikera gogorrik gabeko abegi baten bila zebilen. Azkenean, hilabete batzuez bila aritu ondoren 19 urteko gazte bat hautatu zuen Jesus margotzeko modelo gisa.

Sei hilez egin zuen lan Leonardo Da Vincik lan bikain honen pertsonaia nagusia marraztea lortzeko. Hurrengo sei urteetan, Da Vincik artelanarekin jarraitu zuen 11 apostolu irudikatuko zituzten lagunen bila, azkenerako utziz Judas irudikatuko zuen hura.

Zenbait astez, Da Vinci aurpegikera gogor eta hotzeko gizon baten bila aritu zen. Zikoizkeria, desengainu, saldukeria, itxurakeria eta krimenaren orbainez markaturiko aurpegi bat. Zalantza gabe bere lagunik onena salduko lukeen pertsona identifikatuko lukeen aurpegi bat. Modelo honen bilaketan behin eta berriro huts egin ondoren, Leonardo Da Vincik Erromako kalabozoan zegoen gizon baten aditzea izan zuen, ezaugarri guzti horiek ondo betetzen zituena. Gizon hura heriotz zigorrera kondenatu zuten lapurreta eta hilketaz beteriko bizitza batengatik. Da Vincik aurrean ikusi zuen gizonaren zaindu gabeko ilaje ugariak amorruz, gorrotoz eta abailduraz beteriko bi begi estaltzen zituen. Azkenean aurkitu zuen bere artelanean Judasen modeloa izango zena.

Erregearen baimen bati esker, preso hau Milanera eraman zuten, maisuaren estudiora. Hainbat hilabetez gizon hau isil-isilik eseri zen Da Vinciren aurrean, honek Jesus saldu zuen pertsonaia bere artelanean islatzeko lan zailarekin jarraitzen zuelarik. Leonardok bere lanari azken trazua eman zionean, presoaren zaindariengana itzuli zen eta handik eraman zezaten agindu zien. Gelati irteten zebiltzalarik presoa askatu eta Leonardo Da Vincigana joan zen lasterka, honakoa oihukatuz:

— Da Vinci!! Begira nazazu!! Ez nauzu ezagutzen?

Leonardo Da Vincik gertutik aztertu zuen eta erantzun zion:

— Ez zintudan nire bizitzan inoiz ikusi, arrats hartan Erromako kalabozora joan arte.

Presoak begirada zerura jaso zuen, belaunen gainera erori zen eta etsiturik oihukatu zuen:

— Leonardo Da Vinci: Begira nazazu berriro, ni bait naiz orain zazpi urte Kristo irudikatzeko aukeratu zenuen gazte hura!

caafeguaguau 30 aos